XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lamelibrankioak klasea = kuskubikoak = pelezipodoak.

txanga / hortza / muskulu / hurbiltzaileen aztarnak / mantu-ertza / 5. eta 6. eskema.

1) Kuskuen txanga hortz askoz eratua, beraien artean denak antzekoak (5. eskema).

Oin herrestaria.

1) Hortzik gabeko edo hortz gutxitako txanga handiak, (6. eskema) urriak, bitik laura.

Hortz nagusien alboan beste batzu tamaina txikiagokoak azal ditzakete.

Oin herrestaririk gabe.

2) Aurreko eta atzeko muskulu hurbiltzaileen seinaleak kusku bakoitzaren barneko partean nabariro antzekoak dira (5. eskema).

Eulamelibrankioak Ord.

2) Aurreko muskulu hurbiltzailearen seinalea atzekoarena baino txikiagoa.

Espezie batzutan aurrekoaren seinalea falta da (6. eskema).

Anisomiarioak Ord.

3) Maskor ertaina edo handia.

3) Maskor txikia (cm bateko diametroa) oliba-hezur baten antzeko itxurarekin (Intxaurra).

Nucula nucleus.

4) Kusku biribilduak (5. eskema).

Glycimeris glycimeris.

4) Kusku lauangeluak.

Arca diluvii.

5) Hodi-formako maskorra.

5) Abaniko-moduko maskorra, biribildua, obalatua...

6) Sable okertuaren erakoa.

(Datil okerra).

Ensis ensis.

6) Zuzena.

(Datil ildoduna) Solen vagina.

7) Maskorraren ildo nagusiak erradialki jarririk edota abaniko baten zirien itxuran (8. eskema).

7) Azal leuneko maskorra, edo ildo zein marra zentrukideekin (7. eskema).

8) Arantzaz jositako maskorra.

(Berberetxo arantzatsua).

Cardium aculeatum.

8) Maskorrean arantzarik gabe.

(Berberetxo arrunta).

Cardium edule.

9) Ildo zentrukide oso seinalatuak.

(Txirla).

Venus verrucosa.

9) Gutxi seinalaturiko ildoak edo ildorik ez.

10) Kuskuen bertizea marraskiloetan bezala kiribildua.

(Idi-bihotza).

Isocardia cor.

10) Kuskuen bertizea kiribildu gabea.

11) Kuskuak ia zirkularrak (4-5 cm-ko diametroa).

(Txirla zapala).

Scrobicularia plana.

11) Kiribildu gabeko kuskuak.

12) 2-5 cm-ko erradioa duen maskorra, elipsoidea (azal latzekoa) edo eskalenoa (azal leundukoa).

Jeneralean kolorazio argiekin, batzutan grisez edo beltzez irregularki zikinduak egon daitezke.

12) 7-11 cm-ko erradioa duen maskorra, elipsoidea, oso lodia, marroi argiz edota arre ilunez koloreztatua.

Kanpotik barniz-itxura ematen dion pelikula mehe batez estalita.